Drew Weissman (Lexington, Massachusetts, 1959ko irailaren 7a) estatubatuar immunologoa da.
Bere lana RNA biologian zentratzen da, eta RNA txertoak ekoizteko balio izan du, horien artean ezagunenak BioNTech/Pfizer eta Modernak ekoitzitako COVID-19aren aurkako txertoak izan direlarik. Katalin Karikó ikerketa-kidearekin batera sari ugari jaso zituen, horien artean Medikuntzako Nobel Saria 2023an, nukleosidoen baseen aldaketei buruz egindako aurkikuntza.[1]
Penn Institute for RNA Innovationeko zuzendaria eta Pennsylvaniako Unibertsitateko Perelman Medikuntza Eskolan medikuntzako irakaslea da.