Dreyfus afera

Dreyfus afera
Irudia
Map
Motaeskandalu politiko
controversy (en) Itzuli
Honen izena daramaAlfred Dreyfus
Denbora-tarte1894 - 1906
KokalekuParis
HerrialdeaFrantziako Hirugarren Errepublika
Osatuta

Dreyfus afera Frantziako Hirugarren Errepublikako gizarte eta politika arloko gatazka bat izan zen, XIX. mendearen bukaeran gertatua, Alfred Dreyfus kapitainari (frantses herritartasunekoa, alsaziar jatorrikoa, judu erlijiokoa) eginiko traizio akusazioaren inguruan sortua.

Dreyfus errugabea zela ondorioztatu zen. Aferak Frantziako gizartea aztoratu zuen hamabi urtez, 1894tik 1906 arte, eta zatiketa sakona eragin zuen gizarte horretan: Dreyfus errugabetzat zutenak, batetik, eta Dreyfus erruduntzat zeukatenak, bestetik. Antisemitismoa eragile garrantzitsua izan zen Dreyfusen aurkakoen artean.

Epaiketak hauts handia harrotu zuen, eta XIX. mendeko Frantzian funtsezko gertakaria izan zen. Errepublikako erakundeak kolokan jarri zituen; izan ere, armadaren batasuna, aberriarekiko atxikimendua, Frantziaren eta haren betiko etsaiaren, Alemaniaren, arteko harremana eta beste zenbait gai astindu zituen.

Askotan, era modernoaren injustiziaren sinbolo unibertsal moduan ikusten da. Aldi berean, Sacco eta Vanzettiren auziko gertaerekin, Amerikako Estatu Batuetan gertatu ziren aferekin konparagarria da, gizartean izan zuten eraginagatik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy