Droga

Droga mugimenduak munduan.
Kafea da munduan gehien hartzen den droga psikoaktiboa.[1]
Hainbat droga psikoaktibo.
Esomeprazol pilulak, 40 mg-koak.
Diazepam, ezagunagoa Valium izen komertzialaz.
Kalamu landarea.
Tabakoz eta marihuanaz eginiko porrua.

Droga —esanahi zabalenean hartuta— gaixotasun batzuen diagnosia egiteko, sendatzeko, edo gaitzari aurrea hartzeko, medikuntzan erabiltzen den gai kimikoa da, sendagarri ere deitua. Elikagai batzuek dituzten droga sendagarrien lehenengo aipamenak gizadiaren historia bezain aspaldikoak dira.

Dena dela, XX. mende arte, aipatutako droga horietako gutxi batzuk baizik ez dira izan benetan sendagarri. Eta apur horiek landare gai batzuek gaixotasun jakin batzuk arintzeko edo sendatzeko ahalmena zutelako «aurkikuntzan» oinarritu ziren. 1776an, adibidez, ingeles botaniko eta sendagile William Withering ohartu zen baserritar batek egin ohi zuen belar urak bihotzaren taupada indartu eta hidropesia sendatzen zuela.

Drogen aurkikuntzaren bidez hainbat txerto eta sendagarri sortu baziren ere, XX. mendean eritasun asko sendatzeko eta gaitzei aurrea hartzeko bidea zabaldu zuen metodo berri bat jarri zen indarrean: drogak asmatzea. Droga baliagarriak asmatzeko, baina, hobeto eta sakonago ezagutu behar zen gorputzak nola funtzionatzen zuen, gaitzak zergatik gertatzen ziren, eta gai jakin batzuek zergatik eta nola eragiten zuten. Hori da, hain zuzen, farmakologiak aztertzen duen medikuntzaren alorra.

  1. (Alemanez) Deutscher Kaffeeverband: «Kaffee-Text 1/99», 2001-05-04

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy