Drupa

Mertxika drupa tipiko bat da.
Mugurdia polidrupa bat da, drupeolo ugariz eratutako fruitu anizkoitza.

Drupa fruitu indehiszente mamitsu eta hezurdun bat da, pistilo karpelobakarretik eratorria. Epikarpo fina, mesokarpo mamitsua eta endokarpoa hezur gogor bihurtuta dauzka. Drupak dira esaterako arana, gerezia[1] eta oliba.

Fruitu batzuk, drupa ugariz osatuak daude, mulkotan eratuak. Hauei polidrupa deritze. Horien artean daude esaterako masustak eta mugurdiak.

Drupa hitza latinezko drupa oliva esapidetik dator, oliba heldua esan nahi duena.

  1. https://web.archive.org/web/20090204171942/http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in