Dublindarrak

Dublindarrak
Datuak
IdazleaJames Joyce (1914)
Argitaratze-data1914ko ekaina
GeneroaKontakizun laburra
Jatorrizko izenburuaDubliners
Herrialdea Irlanda
Orrialdeak160
ISBN0-486-26870-5
OCLC23211235
Euskaraz
IzenburuaDublindarrak
ItzultzaileaIrene Aldasoro
Argitaratze-data1999
BildumaNarrazioa
Orrialdeak332
ISBN9788488669810

Dublindarrak (jatorrizko ingelerazko izenburua Dubliners) James Joycek idatziriko 15 kontakizun laburren bilduma da, lehendabiziko aldiz 1914 urtean inprimatu zelarik. Hamabost kontakizunek XX. mende hasierako aurreneko urteetako Dublin hiria agertarazten dute, baita irlandar erdi mailako gizartearen deskribapena egin ere.

Kontakizun hau Irlandar nazionalismoa puri-purian zegoen garaian idatzi zen, izakera eta borondate nazionala bilatzeko xedea erakutsiz; historia eta kulturaren bidegurutzea da, Irlanda herrialdea hainbat ideia eta eraginenpean dagoen garaia. Joycen epifaniaren ideiaren erdi-erdian kokatzen dira: pertsonaiak berekiko ulermen eta argitasuna duen unea da. Dublindarrak kontakizuneko pertsonaia askok Joycen jarraieko Ulises eleberrian agertzen dira, baina garrantzi gutxigoko nortasunekin. [1] Bildumaren lehen kontakizunek narratzaile edo kontalari gisa haurrak dituzte, eta kontakizunak aurreruntz egiten duenez, hauen bizi eta kezkak jende helduarenak bilakatuko dira. Lerro hau izango da Joycen bilduma hiru ataletan banatuko duena: haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa.[2][3][4]

  1. Notes on James Joyce's Ulysses. Michael Groden. The University of Western Ontario
  2. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Deserritik herriaz» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  3. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Ezinaren epifania» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  4. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Hiri hila» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in