Duintasuna gizaki baten eskubidea da baloratuta eta errespetatuta izateko pertsona askea eta arrazionala izateagatik, bera izateagatik. Ez da inork kanpotik emandako kualitaterik, baizik eta pertsonak barruan daramana. Ez dago genero, etnia edo beste baldintza sozialen menpe. Etikoki eta moralki esangura handiko kontzeptua da, eta ondorioak ditu zuzenbidean, soziologian eta politikan.
Kristautasunaren funtsean dago duintasunaren ideia, askatasun eta erantzukizunarekin lotuta, eta erlijio guztietan garrantzi handiko balore moduan hartzen dute. Humanismoak, bestela, arrazoitik azaltzen du kontzeptua, lege naturalean oinarrituta. Giza autonomiarekin zerikusia dauka definizioz.
Lehenengo onarpen juridikoa jaso zuen Munduko Bigarren Gerra ostean, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin.