Durangoko Azoka

Durangoko Azoka
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Durangoko Azokaren egoitza nagusia den Landako erakustazokaren eraikina.
Datuak
Hasiera urtea1965
LekuaDurango, Bizkaia,  Euskal Herria
EgoitzakLandako Gunea
DataAbenduaren 8ko inguruan dauden 5 egunetan zehar ospatu ohi da.
SarreraIrekia
KudeatzaileaGerediaga Elkartea
StandakArgitaletxeak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.
Produktuen ezaugarriaEuskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan.
BabesleakBizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
http://www.durangokoazoka.eus/
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Durangoko Azokaren gaineko zortzi datu jakingarri.
Durangoko Azokako barrutik
Kanpoaldean, Plateruena eraikinaren ikuspegia

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.[1]

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.[1][2] Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

  1. a b «Azokaren historia»,[Betiko hautsitako esteka] Durangoko Azokaren webgunetik hartua, 2010-06-10ean.
  2. MusikaZuzenean TB # 201 : Durangoko Azokari buruzko saio berezia. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in