Matiko ↔ Amara | |
---|---|
Euskotren Trena | |
| |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Aldiriko trena |
Eskualdeak | Bizkaia eta Gipuzkoa, Euskal Herria |
Geltokiak | 38 |
Jabea | Euskal Trenbide Sarea |
Webgunea | www.euskotren.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1901eko urtarrilaren 1a |
Eragilea | Euskotren Trena |
Ibilgailuak | 44 (beste linearekin) |
Ibilgailuen luzera | 75 m |
Maiztasuna | 60' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 108,670 km |
Galiboa | 1 000 mm |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
|
Euskotren Trenako E1 linea (Euskotrengo 1. linea, lehena) Eusko Trenbideak enpresak Matiko–Bilbo eta Amara–Donostia geltokien artean egiten duen zerbitzua da. Linea mendebaldetik ekialdera doa, Euskal Kostaldetik. Bizkaian, Ibaizabal ibarra hartzen du, Bilbo eta Ermua artean. Ondoren, Eibarrera iritsi eta Deba ibaiaren bidez Gipuzkoako kostalderaino jaisten da.
Lehen bidaia 1901eko urtarrilaren 1ean egin zuen Ferrocarriles Vascongados enpresak, Matiko–Bilbo eta Amara–Donostia arteko geltokietan.
44 geltokietatik 7tan Bilboko metroarekin lotura dago eta 4tan Donostiako metroarekin.