Eduardo Moreno Bergaretxe

Eduardo Moreno Bergaretxe
Bizitza
JaiotzaDonostia1950eko urriaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHendaia1976ko uztailaren 23a (25 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Eduardo Moreno Bergaretxe, ezagunagoa Pertur goitizenaz (Donostia, Gipuzkoa, 1950eko urriaren 13a1976ko uztailaren 23an desagertua) ETAko kidea izan zen. 1976ko uztailaren 23an desagertua, hiltzat jotzen da. ETAko Kultura Frontean lan egin zuen, Hautsi izeneko aldizkarian. ETA erakundea bi joeretan, militar —ETA (m)— eta politiko-militar —ETA (pm)— adarretan bereizi zenean, Pertur polimilien ideologo nagusietakoa izan zen, eta marxismo-leninismoa proposatu zuen erakundearen doktrina iraultzailetzat.

Bi teoria nagusi daude Perturren heriotzaren inguruan: batzuek diote Espainiako Estatuari lotutako indar parapolizialek edota italiar neofaxistek hil zutela; beste batzuek, aldiz, ETA (pm)-an izandako barne-liskarrekin lotu izan dute. Angel Berazadi enpresaburuaren bahiketan, familiak eskaintzen zuen diru kopurua onartzeko prest agertu zen Perturrek gidatzen zuen adar politikoa. Hala ere, ETA (pm)-aren zuzendaritza taldeak Berazadi hiltzea erabaki zuen, sei lagunetatik bi horren aurka zirela eta beste baten abstentzioarekin.[1] Horrek ETA (pm)-aren barne eztabaidetan gaindiezinezko hausturaren hasiera eragin zuen. Perturrek, Francisco Javier Garaialde Errekarekin batera VII. Batzarrerako Otsagabia ponentzia prestatu zuen, ETA bitan banatzea proposatzen zuena: EIA (Euskal Iraultzarako Alderdia) eta ETA (pm). EIAk demokrazia burgesaren lege barruko eremuan lan egitekoa zen eta ETA (pm) adar armatutzat geratzekoa. Militante gehienek onartu zuten arren, Komando Berezietako kide asko ez zeuden ados.

  1. ETApm El otro camino. Giovanni Giacopuzzi. Txalaparta, 1997

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy