Eduardo printzea, Edinburgoko dukea (ingelesez: Edward Antony Richard Louis; Buckingham jauregia, Londres, 1964ko martxoaren 10a) Elizabeth II.a Erresuma Batukoa eta Philip Edinburgokoaren seme gazteena da. Cambridgeko Unibertsitatean historia ikasi zuen eta antzerki konpainia bat sortu zuen. 2002az geroztik, errege-familiaren ordezkaritza-lanetan bakarrik aritzen da.
1999an Wessexko konde izendatu zuten, eta 2019an Forfaxko konde. 1999ko ekainaren 19an Sophie Rhys-Jonesekin ezkondu zen eta seme bat eta alaba bat dituzte:
2023ko martxoaren 10ean Edinburgoko duke titulua jaso zuen.