Egiptoko XXVII. dinastia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa
Estatua eskeintzailea
Dario I.aren hieroglifoa. Louvreko Museoa

Egiptoko XXVII. dinastiak, lehen persiar menderaldia ere deitua, K.a. 523tik K.a. 404 arte irauten du.

Persiar Inperioak, Egipto bi alditan menderatu eta konkistatu zuen. Lehen menderaldiak 120 urte inguru iraun zuen. Persiar erregeak, Menfisen, satrapa eta altxorzain baten bidez ordezkatuak izan ziren, ideologikoki, faraoi hauek, saitar faraoien oinordekoak ziren arren, eta, Manetonentzat, XXVII. dinastia osatu zuten.

Saitar garaitik, Egiptok, kulturalki eta ekonomikoki loraldia izan zuen: Kanbises II.ak eta Dario I.ak bereziki oparoa zen probintzia bat lortu zuten.

Aldi berean, bertako funtzionario aliatuak eta persiarrak, lurra administratzeko oso prest zeuden, hauek ere finkatu ziren, goarnizioak atzerritarrekin sendotu zituzten (Elefantinako Judu-Aramearra kasu), eta, greziar eta feniziarrei, erraztasunak eman zizkieten merkatari bezala.

Kanbises II.a eta, bereziki, Dario I.a, benetako faraoi bezala irudikatuak izan ziren monumentu publiko eta pribatu ugaritan.

K.a. 445 inguruan, Artaxerxes I.aren erregealdian, Herodotok Egipto bisitatu zuen.

XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastiek, Egiptoko aro berantiarra deritzon garaia osatzen dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy