Egon Schiele

Egon Schiele

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEgon Leo Adolf Ludwig Schiele
JaiotzaTulln an der Donau (en) Itzuli1890eko ekainaren 12a
HerrialdeaCisleithania
Talde etnikoaAustriarra
HeriotzaViena1918ko urriaren 31 (28 urte)
Hobiratze lekuaOber Sankt Veiter Friedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Espainiako gripea
Familia
Ezkontidea(k)Edith Schiele (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Christian Griepenkerl (en) Itzuli
Gustav Klimt
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, marrazkilaria, litografoa, argazkilaria, arkitektoa eta eskultorea
Lantokia(k)Neulengbach
Viena eta Český Krumlov
InfluentziakGustav Klimt
Mugimenduaespresionismoa
Genero artistikoaerretratua
figure painting (en) Itzuli
Autorretratua
paisaia margolaritza
allegory (en) Itzuli

Musicbrainz: fb2b3935-7a89-45bb-8bb4-225a9ade7134 Find a Grave: 9962 Edit the value on Wikidata

Egon Schiele (Tulln, Austria, 1890eko ekainaren 12aViena, 1918ko urriaren 31), austriar margolari figuratiboa, espresionismoaren ordezkari goiztiarra izan zen. Gustav Klimt eta Oskar Kokoschkarekin batera, austriar espresionismoa delakoa osatu zuen.

Austriako espresionismoko margolari nagusietako bat izan zen, margolaria, marrazkilaria eta irarlea, eta haren irudien erotismoagatik nabarmendu zen. Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (1907-1909). Garai hartan harreman handia izan zuen Alemaniako Art Noveaurekin (Alemanian Jugendstil deitua), eta Gustav Klimt ere ezagutu zuen, Klimt Vienako Sezesioa taldeko buru zela. Izan ere, Schieleren estilo sotilak asko zor dio Klimten dotoretasun dekoratiboari. Nolanahi ere, Schielek garrantzi handiagoa eman zion espresioari dekorazioari baino, eta lerroaren ahalmen hunkigarria indartu zuen tentsio sukartsu batez.

Hasiera-hasieratik, giza irudia landu zuen batez ere (autorretratu asko egin zituen), eta gai erotikoak tratatzen zituen modu irekiak harridura handia sortu zuen. Vienako Akademiaren kontserbadurismoaz asperturik, 1909an Vienako Neukunstgruppe (Arte-talde berria) taldea sortu zuten artistetariko bat izan zen. 1910etik aurrera, erakusketak egin zituen Europan zehar; 1918an areto bat eskaini zioten bere lanari Vienako sezesionisten erakusketan. Handik gutxira hil zen, Vienan bertan, 28 urte besterik ez zuela, Europa osoan 20 milioi hildako eragin zuen Espainiako gripeak jota (3 egun lehenago, haren emazte Edith ere hil zuen gripeak, 6 hilabeteko haurdun zegoela).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy