Egutegi elektroniko


KOrganizer, Kontact programa multzoko egutegi aplikazioa.

Egutegi elektroniko bat erabiltzaileei bulego tresna desberdinen bertsio elektronikoak erabiltzen ahalbidetzen dien konputazio programa da, besteren artean egutegia, agenda,direktorio telefonikoa eta kontaktuen zerrenda. Tresna hauek denboraren kudeaketarako programek eskaintzen dituzten ezaugarrien hedapena dira, hala nola idazmahaiarentzako pakete osagarriak eta bulegoetarako sistema zentral automatizatuak.

Gailu hauek egiaztatzen dute, era automatikoan, talde bateko kideen egutegi elektronikoa, denboraren leihoak irekitzen dituzte, bilerentzat ordutegi alternatiboak proposatzen dituzte, juntak programatzen dituzte eta posta elektronikoaren bidez hitzorduak sortu eta partaideei abisatzen/gogorarazten diete.

Moeta honetako programarik sinpleena Unixeko cal komandoa da, soilik urteko edo hilabeteko egutegia aurkezten duena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy