Eguzki-sistemako gorputz txiki bat (ESGT edo ingelesez: SSSB, small Solar System body) 2006ko abuztuaren 22ko NAEren erabakiaren arabera, planeta, planeta nanoa edo satelitea ez den eta Eguzkiaren inguruan orbitatzen duen argizagi bat da.
« | Planetak, planeta nanoak edo sateliteak ez diren eta Eguzkiaren inguruan orbitatzen duten gainerako gorputz guztiak, 'eguzki-sistemako gorputz txiki' izenarekin adierazi behar dira (Small Solar-System Bodies).
Gure eguzki-sistemako asteroideen gehiengoa, Neptunoz haraindiko objektu gehienak, kometak eta beste hainbat gorputz txiki ordezkatzen ditu, gaur egun ere, aipatutako izenak. [1] |
» |
Beraz, NAEren ebazpenaren arabera, eguzki-sistemako gorputz txikiak hurrenak dira:
Planetaren eta planeta nanoaren definizioek gorputzak bere masa handiari esker lortzen duen esferikotasunari arreta ipintzen diote. Eguzki-sistemako gorputz txiki gisa definitu daiteke ordea, satelitea ez den eta itxura esferikoa lortzeko behar den masa edo tamaina nahikoa lortu ez duen edozein argizagi.
Hainbat ikerketaren arabera, gorputz batek itxura esferikoa lortzeko 5×1020 kg-ko masa eduki beharko luke gutxi gorabehera, hau da, gutxienez, 800 bat km-ko diametroa eduki beharko luke. Hala ere, osaera kimikoa, tenperatura, dentsitatea edo gorputzen biraketa bezalako ezaugarriek ere zerikusia dute esferikotasuna lortzeko orduan, horregatik, ez zen definizioan gutxieneko tamaina, masa edo diametrorik ezarri. Horrenbestez, gorputz bakoitzari behaketa indibidualak egin behar zaizkio talde batean edo bestean sailkatzeko.[2]
UAIren arabera, eguzki-sistemako gorputz txiki handienak, agian, etorkizunean egingo diren behaketei esker planeta nano gisa sailkatuko dira, izan ere, etorkizuneko ikerketa hauek oreka hidroestatikoan dauden hobeto zehaztuko dute. Eguzki-sistemako gorputz txiki handienak oreka hidroestatikoa lortzeko mugan daude, gaur egun egiten diren behaketak ez direnez erabat zehatzak, uste baino tamaina edo masa handiagoa eduki dezakete edo beste ezaugarri berezi bati esker itxura esferikoa mantendu dezakete.[3]
Neptunoz haraindiko objektuak alde batera utzita, eguzki-sistemako gorputz txiki handienak Vesta eta Palas dira, 500km-ko diametroa baino apur bat gehiagorekin.