Ehiza xehe

Ehiza xehea aire liberan praktikatzen den kirolarik ezagunena da. Azkeneko urte hauetan, ehiza xeheko lizentziak gora egin dute. Ehiza mota hau, kirol bat izateaz gain, negozio oso ona da. Izan ere, mundu osoko ehiztariek eskopeta, errifle, munizio, talde, zakur eta joan-etorrietan inbertitzen dute. Horregatik esan daiteke, ehiztariei garestiagoa ateratzen zaiela harrapatutako animali basatia, merkatuan erostea baino.

Ehiza xehea oinez praktikatzen da, zakur baten laguntzaz.Txakur horiek erakusgarriak izan daitezke, hala nola Pointer, Setter edo Alemaniako brakoa; arrastoa dute, untxariak bezala; atzetik dabiltzanak, leberleak bezala; jasotzaileak, spaniel-ak edo podenkoak; edo kobratzaileak, hala nola Labrador retriever eta Golden retriever. Hala ere, ehiza xehea harrapatutako animaliarengatik eta ez ehizatzeko moduarengatik ezagutzen da. Ehiza xehean animali txikiak harrapatzen dira:untxia, erbia, galeperra, usapalak eta usoak, eper gorria, birigarroa, faisaia eta uretako zenbait hegazti. etab.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy