Ehun konektibo

Lotura ehun ez espezializatuak
Lotura ehun espezializatuak

Ehun konektiboa edo ehun lotzailea[1] ornodunen lau ehun nagusietako bat da eta, izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira.

Animaliaren gorputz osoan zehar oso zabaldua dauden ehunak dira eta beste ehunak eta organoak eutsi eta lotzeko funtzioa dute. Oso zelula gutxiz, bizirik ez duten zelula arteko substantzia ugariz eta hiru zuntz motaz osatuta daude:

  • Zuntz kolagenoak: animalien organismoan ugarien dagoen proteinaz osaturiko zuntz ugarienak dira, hau da, kolagenoz. Luzetarako ildaskak dituzten sorta bihurgunetsuak eratzen dituzte. Zailak eta malguak dira, baina ez elastikoak.
  • Zuntz elastikoak: elastina izeneko proteinaz dago osatua. Aurrekoa baino finagoa dira eta ez dute ildaskarik. Sare irregular horiska eratzen dute. Oso elastikoak dira eta erresistentzia handia diote tiratzeari.
  • Zuntz erretikularra: oso delikatuak dira eta sare trinkoa osatzen dute. Prekolageno izeneko proteinaz osatuta daude. Ez dira oso elastikoak baina erresistentzia handia diote tiratzeari.
  1. «conectivo» www.ehu.eus (Zehazki - UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in