Eileen O'Shaughnessy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | South Shields, 1905eko irailaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Newcastle upon Tyne, 1945eko martxoaren 29a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Jesmond Old Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Lawrence O'Shaughnessy |
Ama | Marie O'Shaughnessy |
Ezkontidea(k) | George Orwell (1936ko ekainaren 9a - 1945eko martxoaren 29a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Sunderland High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Eileen Maud O'Shaughnessy, Eileen Maud Blair ezkondu ondoren, (South Shields, Tyne and Wear, Ingalaterra, 1905eko irailaren 25a – New Castle upon Tyne, Tyne and Wear, Ingalaterra, 1945eko martxoaren 29a) poeta eta idazle britainiarra izan zen, ezaguna, batez ere, George Orwell-en (Eric Arthur Blair) lehen emaztea izan zelako. Bigarren Mundu Gerran, Londresko Informazio Ministerioko Zentsura Sailarentzat eta Elikadura Ministerioarentzat lan egin zuen.
Eileen South Shields-en jaio zen, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Ama Marie O'Shaughnessy zuen, eta aita Lawrence O'Shaughnessy, aduana-biltzailea. Aita 39 urte zituela hil zen, ebakuntza batean.