Ekialdeko Frisia | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde geografiko, antzinako herrialdea eta lurraldeko administrazio-erakunde |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 53°28′N 7°29′E / 53.47°N 7.49°E |
Honen parte da | Frisia East Frisia (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Ur-gorputza | Ipar itsasoa |
Ekialdeko Frisia (frisieraz: Eastfryslan; alemanez: Ostfriesland) Ipar itsasoko eskualde alemaniarra da (Behe-Saxonia). Holandako Frisiaren luzapena da; Ems eta Weser itsasadarren artean dago. Itsasoari kendu eta ezponden bidez babesturik dagoen lurraldea da, belartzaz eta larre oparoz estalia. Itsasertzean barna, uharte sail bat dauka, Ekialdeko Frisiar uharteak alegia (Borkum, Nordeney), Jutlandiako penintsulan zehar, Helgolland, eta Iparraldeko Frisiar uharteak (Nordstrand, Föhr, Sylt) hartzen ditu.