Ekonomia eta Gizarte Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | United Nations Economic and Social Council eta Conseil économique et social des Nations unies |
Izen laburra | ECOSOC eta CÉSNU |
Mota | Nazio Batuen Erakundeko organo nagusia |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema eta Nazio Batuen Erakundea |
Eskumendekoak | United Nations Economic Commission for Africa (en) , United Nations Economic Commission for Europe (en) , Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoa, United Nations Economic and Social Commission for Asia and the Pacific (en) , United Nations Economic and Social Commission for Western Asia (en) , FAO, Osasunaren Mundu Erakundea eta United Nations Interregional Crime and Justice Research Institute (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Nazio Batuen Erakundea |
Historia | |
Sorrera | 1945 |
webgune ofiziala |
Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (EGK)[1] laguntza ematen dio NBEko Batzar Nagusiari lankidetza eta garapen ekonomikoa, soziala eta nazioartekoa sustatzeko. Nazio Batuen sistema osoko giza baliabideak eta finantza-baliabideak.
54 estatu kidek osatzen dute, eta bere helburua arazo ekonomiko eta sozialak aztertzea, gomendioak egitea eta arazo horien aurrean politikak proposatzea eta nazioarteko konferentziak deitzea da, besteak beste, proiektuak eta programak aurkezteko. EGK arduratzen da NBEko hamabost erakunde espezializatuen, hamar batzorde organikoen eta bost eskualde-batzordeen lana koordinatzeaz, baita bere eginkizunen ardura duten gobernuz kanpoko erakundeena ere; erakundearen hamaika funts eta programetatik txostenak jasotzen ditu, eta Nazio Batuen sistemari eta estatu kideei zuzendutako politika-gomendioak ematen ditu, adibidez, Emakumeari buruzko Munduko Konferentziaren txostenak. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren jurisdikzioak eta botereak ematen dituen dokumentu ofiziala Nazio Batuen Gutuna da, X. kapituluan, bere agintaldia betetzeko, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak kontsulta egiten du akademia- eta enpresa-sektoreetako ordezkariekin eta erregistratutako gobernuz kanpoko 2100 erakunde baino gehiagorekin.