Ekuadorko Errepublika República del Ecuador Ereserkia : Salve, Oh Patria (en) Goiburua: El Ecuador ha sido, es y será país Amazónico ("Ekuador, herrialde amazonikoa zen, da eta izango da") Hiriburua Quito 0°13′12″S 78°30′45″W Azalera 255.586,91 km² Punturik altuena Chimborazo (6.263,47 m)Punturik sakonena Ozeano Barea (0 m)Kontinentea Hego Amerika Mugakideak Peru eta Kolonbia Gobernu-sistema errepublika eta presidentzialismo Ekuadorko presidentea Daniel Noboa Ekuadorko presidentea Daniel Noboa Legebiltzarra National Assembly (en) Epai autoritatea National Court of justice (en) Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan Zeren kide Biztanleria 16.938.986 Dentsitatea 66,27 bizt/km² Hizkuntza ofizialak Erabilitako hizkuntzak
ikusi
gaztelania , Shuarrera , Waorani (en) , Ecuadorian Sign Language (en) , Tsachila (en) , Secoya (en) , Awa Pit (en) , Cha'palaa (en) , Cofán (en) , Achuar (en) , Siona (en) , Teteté (en) , Media Lengua (en) , Záparo (en) , Salasaca Highland Quichua (en) , Cañar Highland Quichua (en) , Chimborazo Highland Quichua (en) , Northern Pastaza Quichua (en) , Calderón Highland Quichua (en) , Napo Lowland Quechua (en) , Imbabura Highland Quichua (en) , Loja Highland Quichua (en) eta Tena Lowland Quichua (en)
Ezkontzeko adina genero guztiak : 18Emankortasun-tasa 2,542 (2014) Eskolaratu gabeko umeak 225.277 (2016) Bizi-itxaropena 76,327 (2016) Giniren koefizientea 47,3 (2020) Giza garapen indizea 0,74 (2021) BPG nominala 103.056.619.000 $ (2017) BPG per capita 6.273 $ (2017) BPG erosketa botere paritarioa 193.048.599.950 nazioarteko dolar (2017) BPG per capita EAPn 11.612,045 nazioarteko dolar (2017) BPGaren hazkuntza erreala −2,2 % (2016) Erreserbak 2.169.697.856 $ (2017) Inflazioa 1,1 % (2016) 1809 Luz de América (en) 1811 Republic of Quito (en) 1822 Pichinchako gudua 1840
Aurrezenbakia +593 ISO 3166-1 alpha-2 EC ISO 3166-1 alpha-3 ECU Ordu eremua Elektrizitatea 120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) Internet domeinua .ec presidencia.gob.ec
Ekuador , ofizialki Ekuadorreko Errepublika [ 1] (gaztelaniaz : República del Ecuador , /reˈpuβlika ðel ekwaˈðor/ ahoskatua), Hego Amerika ipar-mendebaldeko estatua da, Ozeano Barearen ertzean dagoena. Iparraldean Kolonbiarekin du muga, ekialde eta hegoaldean Perurekin eta mendebaldean Ozeano Barearekin . 256.370 kilometro koadroko azalera du (Galapagos uharteekin batera),[ 2] eta 14.306.876 biztanle[ 2] 2010eko erroldaren arabera. Izena gaztelaniazko ecuador hitzetik datorkio, Lurraren ekuatorean baitago. Hiriburua Quito da. Sukrea da bertako txanpona.
Iparraldeko Andeek iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute herrialdea. Sumendizko mendilerroa da: 70 sumendi daude, handienak Chimborazo (6.267 m) eta Cotopaxi (5.896). Andeen mendebaldean Guayaquilgo golkoa eta itsabazterreko zabaldia daude eta ekialdean Amazonia . Horrez gainera, Pazifikoan, kontinentetik 1.000 km-ra, Galapagos uharteak ere Ekuadorrenak dira.
Errepublika presidentzialista da. 1830ean lortu zuen independentzia, Espainiar Inperioaren eta Colombia Handiaren parte izan ondoren. Giza Garapen Indizea 0,695 da[ 3] eta biztanleriaren % 33,1 txirotasun mailaren azpitik bizi da[ 4] .
↑ Euskaltzaindia . 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
↑ a b Ecuador. cia.gov (Noiz kontsultatua: 2016-10-20) .
↑ Human Development Report 2010. United Nations. 2010.
↑ Indexmundi: Ecuador Population below poverty line