Electronic Entertainment Expo

Electronic Entertainment Expo
Datuak
Izen ofiziala
Electronic Entertainment Expo
Izen laburraE3
Motaerakustazoka, urteroko gertakizuna eta biltzarra
Jarduera sektoreavideo game industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1995eko maiatzaren 11
Desagerpena2023ko abenduaren 12a
2021eko ekainaren 15a
webgune ofiziala
Facebook: E3Expo Twitter: E3 Youtube: UCNy_lYhgyQAG1KAqv5DRUEw Edit the value on Wikidata

Electronic Entertainment Expo deritzona, E3 bezala ere ezaguna, bideo-jokoen industriako konbentziorik garrantzitsuena da. Erakusketak, soilik enpresetako langileei eta 16 urtetik gorako kazetariei sartzen uzten die.

E3a urtero maiatzeko hirugarren astean ospatzen da Los Angeleseko Konbentziogunean, Los Angeles hirian, Kaliforniako estatuan. Salbuespen bezala, 2007an uztailak 11tik 13ra ospatu zen Santa Monican, Kalifornia, eta 2009an uztailak 1etik 4ra ospatu zen Los Angelesen. Entertainment Software Association delakoaren arabera, 2005eko edizioan 70.000 bisitari baino gehiago izan ziren. Gaur egun, ekaina edo uztailean ospatzen da.

Bideo-joko garatzaile askok software eta hardwareari dagozkien euren sorkuntza eta berrikuntzak erakusten dituzte. Gainera, 1998tik E3ko bideo-jokorik hoberenarentzako sari bat ematen da.

2010eko E3a ekainak 14tik 17ra ospatu zen Los Angeleseko Konbentziogunean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy