Elektrokimika

Michael Faraday, elektrokimikaren aitatzat hartzen den ingeles kimikaria

Elektrokimika energia elektrikoa eta energia kimikoaren arteko konbertsioa ikertzen duen kimikaren adarra da.

Erreakzio kimikoen bidez elektrizitatea lor daiteke; hori da piletan edo baterietan gertatzen dena. Bestalde, korronte elektriko batek bultza dezake erreakzio kimiko bat; adibidez elektrolisian. Bi kasuetan ematen diren erreakzioek erreakzio elektrokimiko izena hartzen dute. Erreakzio elektrokimiko hauek ioi positiboek negatiboekin duten elkarrekintzan oinarritzen dira: ioi negatiboak ioi positiboak erakarri egiten ditu, korronte elektrikoa sortuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy