Elementu kimiko

Elementu kimiko deritzo nukleoko protoi kopuruarengatik bereizten den atomo mota bakoitzari.[1] Protoi-kopuru bera duten atomo guztiak dira elementu berarenak, adibidez, protoi bakarra duten atomo guztiak hidrogeno elementua dira, zazpi dituztenak nitrogenoa eta 26 dituztenak burdina. Elementu bereko atomoek definizioz protoi-kopuru bera duten arren, elektroi eta neutroi kopuruak aldagarriak dira.

Kimika klasikoan, elementu deitzen zitzaion substanzia sinpleagoetan deskonposatu ezin zen substantzia orori, eta esanahi hau oraindik ere erabiltzen da. Definizio honekin soilik, substantzia baten sailkapena elementu bezala behin-behinekoa zen, esaterako, kuartzoa elementutzat har zitekeen norbaitek deskonposatzea lortzen zuen arte.[2]

  1. (Ingelesez) Chemical element. IUPAC.
  2. (Gaztelaniaz) Asimov, Isaac. (1965). Breve historia de la química. Titivillus, 35 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in