Elgeako mendilerroa

Elgeako mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAumategi
Garaiera1.191 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′12″N 2°29′38″W / 42.93675°N 2.49393°W / 42.93675; -2.49393
Honen parte daAizkorri-Aratz
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Betizu behiak, elurtutako Elgeako mendilerroaren gainetan. Atzean, Elgeako zentral eolikoko zenbait haize-errota.
Elegeako mendilerroa Ixonatik

Elgeako mendilerroa Gipuzkoa eta Araba artean dago. Iparraldean ditu Gipuzkoako Debagoieneko Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerriak; eta hegoaldean, Arabako Lautadako Arratzua-Ubarrundia, Burgu eta Barrundia.

Mendilerroko tontor gehienak 1.000 metro ingurukoak dira. Mendebaldeko muturrean, iparraldetik hegoaldera: Makatzgain, Arriurdin, Urkitza, Arkamo, Albiturri eta Miritxa. Ekialderantz jarraituz: Mugarriluze, Aumategi, Mirubizkar, Burgamendi, Sekillaga, Gaboño eta Kextuigaña.

Ekialdean Urkilla mendilerroarekin jarraitu egiten da, Larrangoiti eta Trango tontorrekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy