Elhuyar Hiztegia

Elhuyar Hiztegia
Jatorria
Sortzailea(k)Antton Gurrutxaga Hernaiz, Xabier Kintana, Miren Azkarate, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Alfontso Mujika Etxeberria
Argitaratze-data1996
ArgitaletxeaElhuyar Fundazioa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
hiztegiak.elhuyar.eus
Elhuyar Hiztegiaren 3. argitalpenaren aurkezpena (2013). Ezkerretik eskuinera: Elixabete Etxeberria, Lurdes Ansa, Xabier Mendiguren, Alfontso Mujika, Itziar Nogeras, Sagrario Aleman, Antton Gurrutxaga eta Ainara Ondarra

Elhuyar Hiztegia (Elhuyar, 1996) euskara-gaztelania hiztegi elebiduna da; Euskara-gaztelania/castellano-vasco Elhuyar Hiztegia da 1996ko lehen edizioaren izena.[1] 2013an argitaratu zen 4. edizioa, 2006an hirugarrena, eta 2000n bigarrena.[2][3][4] Laugarren edizioa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan 2013an eginiko aldaketekin eguneratu eta osatu zen. Edizio horrek guztira 91.000 sarrera ditu, 23.000 azpisarrera eta 153.000 adiera. Adibideak 100.000 dira. Lexiko arrunta eta teknikoa, esapideak eta gramatika-egiturak ere batu zituen; eta, Onomastikaren aldetik, pertsona-izenak, leku-izenak eta erakunde-izenak.

Hiztegiaren erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan. 2021ean 1.854.019 erabiltzaile izan ziren, eta 56.122 gailu mugikorretan zegoen instalatuta. Hiztegia etengabe eguneratzen dute: 2021ean, 1.200 hitz berri sartu zituzten, eta lehenagotik zeuden beste 800 hiztegi-sarrera eguneratu.[5]

Gailu elektronikoetarako bertsioak ere badira: Android, Appleren IOS edo Kindle sistema darabilten gailuetarako, hain zuzen.

  1. ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. Amaia. (2013-10-30). «Antton Gurrutxaga, Elhuyar Hiztegiko zuzendari teknikoa: «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»» EIBZko liburutegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  3. Elhuyar hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco.. (3. art. argitaraldia) Elhuyar Edizioak 2006 ISBN 849533870X. PMC 225094262. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  4. «Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  5. «Elhuyar_Urteko txostena_2021 - Infogram» infogram.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy