Elinor Ostrom (Elinor Claire Awan; Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1933ko abuztuaren 7a - Bloomington, Indiana, 2012ko ekainaren 12a) estatubatuar politologoa izan zen.
2009ko Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Oliver E. Williamsonekin batera. Arlo honetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Politika zientziako irakaslea izan zen, eta Workshop in Political Theory and Policy Analysiseko zuzendarikidea Indianako unibertsitatean (Bloomington, Estatu Batuak).
2012ko ekainaren 12an zendu zen 78 urte zituela.