Elixabete Etxanobe

Elixabete Etxanobe

(2019)

38. Bizkaiko Ahaldun Nagusia

2023ko uztailaren 5a -
Unai Rementeria

Bizkaiko Foru Aldundiako Foru Diputatua

2021 - 2023ko uztailaren 5a
Sailburuorde

2020 - 2021
Sailburuorde

2019 - 2020

Otxandioko zinegotzi

2007 - 2011
Hautetsia: 2007ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaOtxandio, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
(1996 - 2001) lizentzia : zuzenbide
CEU San Pablo Unibertsitatea
(2001 - 2002) Abokatutza Masterra
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2014 - 2015) master : Oinarrizko eskubideak
Hezkuntza-mailamasterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, Funtzionarioa eta politikaria
Enplegatzailea(k)Durangoko Udala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Elixabete Etxanobe Landajuela (Otxandio, Bizkaia, 1978) bizkaitar abokatu eta politikari jelkidea da, 2023ko uztailetik aurrera Bizkaiko ahaldun nagusia. Lehen emakumea da kargu horretan. Zuzenbidean lizentziatua, bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoan finkatu du. Durangoko Udaleko karrerako funtzionarioa da 2004tik. 2006tik EAJren alderdikidea da, eta Otxandioko zinegotzia izan zen legealdi batez. 2013an Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izendatu zuten. 2019an, Erakunde Harremanetarako sailburuorde izendatu zuten Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. 2020an, Urkulluren III. gobernuan gertatutako moldaketen ondoren, Segurtasun Sailera igaro zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde gisa. 2021ean Herri Administrazioko eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua izendatu zuten Bizkaiko Foru Aldundian. 2023ko foru hauteskundeetan, EAJren hautagaia izan zen Bizkaiko ahaldun nagusi izateko, eta 2023ko uztailean ahaldun nagusi izendatu zuten.[1][2]

  1. Berria. «EAJk Elixabete Etxanobe Landajuela proposatuko du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  2. «Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu dute, EAJren eta PSEren botoekin» EITB 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy