Elkarrekintza nuklear ahul

Elkarrekintza ahula, elkarrekintza nuklear ahula, indar ahula edo indar nuklear ahula ere baderitzona, partikula subatomikoen arteko elkarrekintza-mekanismoa da. Gaur egun, elkarrekintza ahula teminoa hobesten da, inguruko hizkuntzetan egiten den antzera —"weak interaction" ingelesez, "interacción débil" gaztelaniaz, eta "inteaction faible" frantsesez—, zeren, efektu erakarle edo aldarazleak sortzeaz gain, elkarrekintza ahulak partikulen izaera-aldaketa ere sor baitezake. Bestalde, "ahul" deritzo beraren indarra elkarrekintza nuklear bortitzean agertzen den indarra baino aldiz txikiagoa delako. Elkarrekintza ahula irismen oso laburrekoa da: ; nolanahi ere, distantzia txiki horietan, elkarrekintza grabitatorioa baino askoz intentsoagoa da. Indar nuklear ahulak garrantzi handia du fisio nuklearrean, zeren nukleoaren eremu oso txikietan eragiten baitu, distantzia subatomikoetan hain zuzen ere. Naturan ageri diren lau oinarrizko elkarrekintzetako bat da elektromagnetismo, indar nuklear bortitz eta grabitazioarekin batera.

Elkarrekintza ahularen efekturik ezagunenak beta desintegrazioa eta erradioaktibitatea dira. Halaber, izarretan gertatzen den fusio nuklearraren jatorrian ere badago. Elkarrekintza ahulak eragina du fermioi ezagun guztietan, hala nola elektroi, quark eta neutrinoetan.

Partikulen Fisikako Eredu Estandarrean, elkarrekintza ahula eta bosoien partekatzearen ondorioa dela esaten da. Hauek energia oso altuetan gauzatzen direnez, Heisenberg-en ziurgabetasun-printzipioari jarraituz, hots,

erreakzioak oso bizitza laburrekoak izaten dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy