Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Energia iturriak energia eskuratzeko bidea ematen duten fenomeno eta baliabideen multzoa dira. Besteak beste, energia iturri dira eguzkia, haizea, ura, petrolioa, ikatza, eta gizakiaren eta beste animalia batzuen mugimendua.[1]
Energia lana sortzeko gaitasunarekin lotuta dago. Gizakiaren edozein ekintzak energiaren beharra dauka, baina helburu bakoitzerako, baliabide-mota jakin bat erabiltzen da. Gizakiak hainbat energia-mota tradizional erabili izan ditu (giza indarra, animalien indarra, egurra, ura eta haizea). Energia-iturri modernoak historian zehar aldatuz joan dira, besteak beste, honako faktore hauen eraginez:[2]