Enkarterriko asto

Enkarterriko asto
Sailkapen zientifikoa

Enkarterriko astoa Euskal Herriko mendebaldeko eskualdean mantendutako bertako asto arraza da. Gaur egun, bereziki Karrantza aldean hedatuta dago, nahiz eta Gipuzkoan, esate baterako, antzeko morfologiako astoak egun arte mantendu diren. Azken urtetan arraza berreskuratzeko elkartea sortu da Gipuzkoan[1]. Euskal Herriaz gain, arraza mendebaldeko Kantabrian ere zabaldurik egon da, nahiz eta egun bertan ia desagerturik dagoen. Piriniar astoa izeneko asto arrazarekin antzekotasun handiak ditu, bere senide hurbila izanik.

Garai batean baserriko lan indarra astoa eta idia izan ziren, baina Euskal Herriko industrializazioa dela eta, eta honek berekin batera ekarritako baserriko lanen mekanizazioarekin, kopuruari dagokionez atzerakadarik handiena jasan duen aberea da etxeko astoa. Arrazak Bizkaiko Enkarterrietan zein Arabako ipar ekialdean du jatorri, baina Enkarterriko asto arraza Euskal Herri osoan zabaldutako antzinako asto mota izan zen. Ezaugarri bereziena bere tamaina txikia da, inguruko beste asto arrazekin konparatuz gero. Enkarterriko astoak nekez gainditzen ditu 120 cm. soin gurutzera.

1898. urteko Urto mendateko argazkia. Pottoka, nafar artzanora eta Enkarterriko astoa ageri dira.
  1. http://tolosaldea.hitza.info/2012/01/11/jose-ignacio-mendizabal-%C2%ABez-dute-euskal-astoen-arraza-mantentzeko-adina-diru-ematen%C2%BB/[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy