Enologia

Sotoen kontrola enologoaren lana da ere bai.
Txakolin mahastiak Getarian.

Enología (grezieratik οἶνος "ardo" eta λόγος "ezagutza") ardoaren zientzia, teknika ekoizteko artea da. Enologoa ardoaren ekoizpenaz arduratzen den teknikari aholku-emailea da; haren lanak sotoaren kontrola, ekoizpena, biltzeko lana, azterketa, gordetzeko prozesua, botilaratzea eta ardoaren merkatzeko estrategia dira.[1][2] Ingelesez oenologist esaten zaio; frantsesez oenologue; espainieraz enologo. Ez dugu ardozain edo sommelierrekin nahastu behar; honen lana ardoak eta beste edari guztiak dastatzea da, haien ezaugarriak adierazteko eta ardo desberdinen arteko konparaketa azaltzeko.[3]

Ardo bat ekoizteko eta baloratzeko garaian elementu desberdinak hartzen dira kontutan, besteak beste, mahatsondoak, lurraren ezaugarriak, ardoaren lurrina, eragiten dituen sentsazioak... Ondoren, hauetako batzuk azalduko ditugu.

  1. .
  2. .
  3. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy