Eozeno | ||||
---|---|---|---|---|
Eozeno | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 56 milioi urte | |||
Amaiera | duela 33.900.000 urte | |||
Honen parte da | Paleogeno eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Priaboniar Bartoniar Lutetiar Ypresiar | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | egunsenti | |||
|
Eozenoa (grezieratik: eos, "argi hastea" eta kainos, "berria"), Paleogenoaren bigarren zatia izan zen. Orain dela 55,8 ± 0,2 Ma hasi eta orain dela 33,9 ± 0,1 Ma bukatu zen. Aurreko epea Paleozenoa izan zen eta hurrengoa Oligozenoa.
Epoka hartan hartu zuten kontinenteek gaur egun duten itxura. Halaber, dinosauroak eta narrasti handiak desagertu zirenez, animalia ugaztunak asko ugaritu ziren garai hartan, eta beste guztiak baino gehiago hedatu eta garatu ziren.
Duela 45 milioi urte inguru, iparrerantz higitu zen Afrika, litosferako plakak Europa aldera eramanez. Garai hartan Iberiako uhartea zenak Frantzia jo zuen eta hala sortu ziren Pirinio mendiak bien arteko mugan. Ekialderago, plaka Adriatikoa Alpeak altxatzen hasi zen. Era berean, duela 40 milioi urte inguru Indiako plaka iparrerantz higitu zen eta Siberiaren kontra, Asiako plakaren kontra, jo zuen. Indiako plaka bestearen azpira sartzen hasi zen eta Himalaia mendikate handia eratzen hasi zen hala.