Epigastrio | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Abdomena |
Identifikadoreak | |
Latinez | regio epigastrica |
TA | A01.2.04.003 |
FMA | 20389 |
Terminologia anatomikoa |
Anatomian, epigastrioa[1] edo bihozturia[2] abdomena banatzen den bederatzi zatietako bat da. Mugakide hauek ditu: gorantz, bularrezurreko xifoides apofisiekin eta ertze kondralekin (saihetseko arkua osatzen dutenak); beherantz, mesogastrioarekin; eta alboetara, abdomeneko muskulu zuzenaren alboetako ertzekin.[3] Eskuineko eta ezkerreko hipokondrioen artean dago.
Epigastrioak urdail osoa, gibeleko ezker lobulua, pankrearen burua eta toraxeko aortaren zati bat ditu.[4]