Erabiltzaile (informatika)

Sistema batean normalean irudi batez adierazten da erabiltzailea.

Informatikari buruz ari garenean, erabiltzailea konputagailu-sare baten zerbitzua erabiltzen duen pertsona da. Konputagailu-sare eta software produktuen erabiltzaileek ez dute orokorrean behar den jakintza teknikoa ulertu behar.[1] Erabiltzaile aurreratuek funtzio aurreratuak erabiltzen dituzte programetan. Programatu edo sistema administratzeko gaitasuna ez izan arren.[2][3]

Normalean erabiltzaile batek kontu bat du sisteman. Kontuak izen edo ezizen batekin identifikatzen dira. Sistemaren arabera, beharrezkoa izango da ala ez konektatzea. Wikipedian adibidez, ez da kontu bat izan behar erabiltzeko.

  1. Enticknap, Nicholas. (1989). «FILE SERVER» Computer Jargon Explained (Elsevier): 45. ISBN 978-1-4831-3553-3. (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  2. «SAP Library - Power Users' Guide» help.sap.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  3. (Ingelesez) Archiveddocs. «Windows Confidential: Power to the Power User» docs.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in