Erdarakada

Erdarakada euskaraz mintzatzean beste hizkuntza bateko esaldiak hitzez hitz itzultzean egiten den akatsa da, hots, euskarazko barbarismoa. Erdaraz jakin gabe ezin uler daitezkeen esaldiak dira erdarakada garbienak eta, sintaxiaren aldetik, erdarazko egituren araberakoak garrantzi handiagokotzat jo ohi dira, hitz mailan geratzen direnak baino. Jatorria edozein hizkuntza izan daitekeen arren, euskarak gertuen dauzkan hizkuntzetatik datozenak ohikoenak dira: gaztelaniatik Hego Euskal Herrian eta frantsesetik, Ipar Euskal Herrian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy