Eric Liddell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tianjin, 1902ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Weicheng barrutia, 1945eko otsailaren 21a (43 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1934 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Eltham College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria, abiadura-lasterkaria eta misiolaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Eric Henry Liddell (Tianjin, 1902ko urtarrilaren 16a- Shandong, 1945eko otsailaren 21a) eskoziar korrikalari, errugbi jokalari eta misiolaria izan zen.
Txinan jaio zen eskoziar familia baten barruan, eta gaztetatik kirolari onaren itxura hartu zuen. Halaber, kristautasuna nabarmenki erakutsi zuen. Edinburgheko unibertsitatean ikasi eta 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Parisen, non norgehiagoka ibili baitzen Harold Abrahams judu ingelesaren aurka. Urte hartako entrenamendu eta lasterketen istorioa "Chariots of Fire" pelikulak jaso zuen, bi korrikalarien ezaugarri desberdinen arteko talka alegia.
Weihsiengo esparru-gunean hil zen Bigarren Mundu Gerran, buruko tumore batek jota.