Erik Erikson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Frankfurt am Main, 1902ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Alemania Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Harwich (Massachusetts), 1994ko maiatzaren 12a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joan Erikson (en) (1930 - 1994ko maiatzaren 12a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Robert Jay Lifton (en) John Roosevelt Boettiger (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, psikoanalista eta hezitzailea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Pittsburgheko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Anna Freud |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Erik Homburger Erikson, jaiotzaz Erik Salomonsen (Frankfurt am Main, Alemania, 1902ko ekainaren 15a-Harwich (Massachusetts), Cod lurmuturra, Massachusetts, AEB, 1994ko maiatzaren 12a) psikologo eta psikoanalista germaniar-estatubatuarra izan zen, mundu osoan ezaguna, garapenaren psikologian egindako ekarpenengatik, besteak beste.[1]
Unibertsitateko titulurik ez zuen arren, Erikson irakasle gisa aritu zen erakunde garrantzitsuetan, besteak beste, Harvard, Kaliforniako Unibertsitatea, Berkeley eta Yale. 2002an argitaratutako Review of General Psychology inkesta batek Erikson XX. mendeko 12. psikologo ospetsuena bezala sailkatu zuen.[2]