Erin Brockovich 2000ko Steven Soderbergh estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. Erin Brockovich ekintzailearen benetazko istorioaren dramatizazioa da, Pacific Gas and Electric Company (PG&E) enpresaren aurka garaipen judiziala lortu zuena uren kutsadura kasu batean. Filmean, Julia Roberts, Albert Finney eta Aaron Eckhart aktoreek antzeztu zuten.
Film honek 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, 1 irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Julia Roberts). Bestalde, 4 Urrezko Globo Sarietarako izendapenak jaso zituen, oraingo honetan ere 1 irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Julia Roberts).