Erradio kobalente

Erradio kobalentea, lotura kobalente bat osatzen duten bi atomoen arteko distantziaren erdia da. Neurtzeko pikometroak eta Angstromak erabiltzen dira unitate gisa.

Lotura kobalentearen luzerak berau osatzen duten bi atomoen erradio kobalenteen batura izan behar luke, R(AB) = r(A) + r(B). Zentzu operazionalean, erradio kobalente ezberdinak ere defini daitezke, lotura bakuna, bikoitza ala hirukoitza den kontuan izanda (r1, r2 and r3 ondorengo taulan), Hala ere, erlazio hau ez da osoki zehatza, atomo baten erradioa ez baita beti berdina, ingurunearekiko dependentea baizik. A-B lotura heteroatomikoetan lotura ionikoarekin zerikusia duten osagaiak ere aurki litezke. Maiz, lotura kobalente polarra erradio kobalenteen batura baina motzagoa da. Beraz, taularatutako baloreak batez bestekoak eginda ala kasu idealetarako kalkulatutakoak dira.

Ohikoena, R(AB) loturen distantziak X-izpien difrakzio bitartez da; kasu bereziagoetan neutroi difrakzioa erabil daiteke kristal molekularretan neurketak egiteko. Errotaziozko-espektroskopiak ere emaitza oso zehatzak eman ohi ditu. A-A motako lotura homonuklearretan, erradio kobalentea elementuen arteko lotura bakunaren luzeraren erdia bezala definitu zuen Linus Pauling-ek; adib., R(H–H, H2-an) = 74.14 pm, beraz rkob(H) = 37.07 pm. Aldea txikia bada ere, ohikoena, konposatu kobalente ezberdinetan neurtutako balioen batez bestekoa hartzea da. Berriki Sanderson-ek [1] lotura kobalente ez polarren erradio sorta bat kaleratu badu ere, Cambridge Crystallographic Database [2]-ak eskaintzen duen lotura-distantzia bilduma zabalak erradio kobalentearen kontzeptua bera zaharkitu gisan utzi du.

  1. Sanderson, R. T. (1983). "Electronegativity and Bond Energy." J. Am. Chem. Soc. 105:2259–61.
  2. Allen, F. H.; Kennard, O.; Watson, D. G.; Brammer, L.; Orpen, A. G.; Taylor, R. (1987). "Table of Bond Lengths Determined by X-Ray and Neutron Diffraction." J. Chem. Soc., Perkin Trans. 2 S1–S19.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in