Erregai

Gaur egun erregai nagusia petroleoa da. Erregai honen produktoreak goiko irudian.

Erregaia oxidazio bortitz baten ondorioz beroa oso motelki askatzen duen edozein material edo elementu da, eta energia askatzeko ahalmena duena. Askatutako energia horrek lan mekanikoak (fisikoak, alegia) burutzeko aukera ematen diote gizakiari. Errekuntza gertatu ahal izateko, erregaia oxigenoarekin harremanetan egon behar da, nahiz eta energiaren askapena lortzeko modu ezberdinak dauden. Nagusiak erreakzio exotermikoak eta fusio nuklearrak dira. Orokorki begiratuta, erregaia bi ataletan banatzen da:

Izaki bizidunek haien gorputzetan erregaiak dituzte, karbohidrato, lipido eta proteina deituak. Energia askatzen duten elementu hauen bidez, lan mekanikoak burutzeko ahalmena ematen zaie izaki bizidunei. Hala ere, elementu hauek, erregai guztiak bezala, ez dute energia mota bakarra askatzen. Hondakin bezala beste energia batzuk askatzen dira errekuntza bakoitzarekin, kasu honetan, energia termikoa.

Hala ere, badira konbustioa sortzen ez duten |substantziak, hala ere erregai deitzen direnak. Horien artean daude fisio nuklearraren prozesuan energia nuklearra sortzen duten erregaiak, hidrogenoarekin batera.

Erregai inportazioak 2005an, AEB buru 294.499.160.000$-eko gastuarekin.
  1. http://www.qantara-med.org/qantara4/public/show_document.php?do_id=577&lang=es[Betiko hautsitako esteka]
  2. http://www.eltribuno.info/salta/45224-Es-dramatica-la-escasez-de-combustibles-liquidos.note.aspx[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in