Errekalde (Bilbo)

Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errekalde».

Errekalde (7)

Ametzolako kale berria.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Auzoak Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Uretamendi eta Iturrigorri
Azalera 69,629 km²
Biztanleria 45.583 (2006)
Bilbo erdigunea
Errekalde (7) is located in Euskal Herria
Errekalde (7)
Errekalde (7)
Errekalde (7) is located in Bizkaia
Errekalde (7)
Errekalde (7)
Errekalde (7) is located in Bilbo
Errekalde (7)
Errekalde (7)
Koordenatuak: 43°15′07″N 2°56′46″W / 43.25194°N 2.94611°W / 43.25194; -2.94611

Errekalde Bilboko 7. barrutia da. Iparraldean Basurtu-Zorrotzako barrutiarekin, mendebaldean Alonsotegiko udalerriarekin, ekialdean Abandoko barrutiarekin eta hegoaldean Ibaiondoko barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira 696,29 hektareako azalera dauka, eta 47.583 biztanle (2005).

Bost auzotan banatzen da, Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Uretamendi eta Iturrigorri. Bilboko langileri eta Espainiatik lan bila etorritako hainbat pertsonaren jomuga izan zen Errekalde XX. mendean. Barrutia Pagasarri mendiaren lehen maldetan zehar hedatzen da, zenbat eta mendebalderago, orduan eta garaiera gehiago dagoela.

Barrutia A-8 Autobideak bitan banatzen du, Errekaldeberri auzoaren parean. Autobidea auzoa eraiki eta gero eraiki zen eta betidanik izan da arazo handia auzoaren eguneroko bizitzan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in