Errekaldeberri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′06″N 2°56′46″W / 43.2517°N 2.9461°W |
Azalera | 1,11 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 17.167 (2023) |
Dentsitatea | 15.192 bizt/km² |
Errekaldeberri Bilboko hego-mendebaldean dagoen auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian dago, Errekaldeko barrutian alegia. Auzoak 110,53 hektareako azalera dauka eta 18.179 biztanle (2004ko datuen arabera). Barrutian biztanlerik gehien duen auzoa da, eta honi izena ematen dio. Antzinako Elgera erreka zegoen tokian eraiki da auzoa. Gaur egun erreka horrek lurpeko ibilbidea egiten du Ibaizabal ibaiarekin batu arte.
Urteetan zehar hiritik dezente isolaturik egon da, FEVEren Ametzolako trenbideek bananduta. Gordonizeko eta Urkiola kaleko zubiek bakarrik lotzen zuten hiriarekin. Horrez gain, plangintza ezak eraginda, A-8 Autobideak bitan banatzen du auzoa; etxebizitzak autobidea baino lehenago eraikitzen hasteagatik, etxebizitzetako askok, ondo-ondoan dute autobidea.
Azken urteetan ordea, auzoa hobetuz doa pixkanaka. 1998. urtetik aurrera ordea obra erraldoi baten bitartez trenbideak lurperatu zituzten, horrela auzoa hirigunearekin erabat lotuta geratu da.
Auzoko jaiak ekainaren amaieran antolatzen dituzte.