Errementaria, halaber arotza (Ipar. eta Naf.), batzuetan sugina, eskuz burdinazko eta beste metalezko piezak lantzen dituen lanbidea da. Maiz erabiltzen duten teknika bat pieza sutan gori-gori jartzea da, bigundu eta horrela kolpez eta tiraka landu egin ahal izateko.
Errementariaren ofizioa askotan ferratzailearena ere izan ohi da, ferrak egiteaz gain, zaldiei ferrak jartzeko lana ere egiten dutenean.