Errentaren banaketa

Errentaren banaketak herrialde edo eskualde batean ekoiztutako Barne Produktu Gordinaren ondorioz jasotako errenta guztien totala pertsona edo familien artean nola banatzen den adierazten du. Ez da per capita errentarekin nahastu behar: per capita errenta batezbesteko hutsa izanda, ez du islatzen errentaren banaketan dauden ezberdintasunak. Errentaren banaketa aztertzeko tresna estatistiko zenbait garatu dira, hala nola Lorenz kurba eta Giniren koefizientea. Badira probabilitate banaketa zenbait, beste alde batetik, errentaren banaketa modu egokian modelizatzen dutenak, Paretoren banaketa kasu.

Ekonomialari klasikoek, hala nola Adam Smith-ek (1723–1790), Thomas Malthus-ek (1766–1834) eta David Ricardok (1772–1823), faktoreen arteko banaketan jarri zuten arreta, hau da, diru-sarreren banaketa nola banatzen den ekoizpen-faktore primarioen artean (lurra, lana eta kapitala). Ekonomialari modernoek arreta handiagoa jarri dute gizabanakoen edo familien arteko errentaren banaketan. Errenta-oreka eta hazkunde ekonomikoaren arteko oreka eta haien arteko erlazioa aztertu dituzte, frogatuz askotan alderantzizko erlazioa dagoela.[1][2]

Berdintasuna handitzeko hainbat estrategia proposatu dira:[3] zergak igotzea, elikagaien eta bestelako gaien transferentzia, diru-laguntzak etxebizitzarako edota langabetuentzat, oinarrizko errenta unibertsala...

  1. Badiola, Ander Gartzia. (2023-09-04). ««Desberdintasuna hazi egin da, erdiko klasea akabatzen ari direlako»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  2. Santamaria, Ivan. (2023-09-04). «Inoizko handiena da diru sarreren aldea aberatsen eta pobreen artean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  3. (Ingelesez) «Income Distribution: What can be done to improve income inequality?» SparkNotes (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in