Errenteriako geltokia

43°18′40″N 1°53′57″W / 43.311186°N 1.899150°W / 43.311186; -1.899150
Errenteria
Tren elektrikoa Errenteriako geltokian (1926).
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Galtzaraborda    Fanderia »
Kokapena
HelbideaPablo Iglesias etorbidea, 16; 20100
UdalerriaErrenteria,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea7. gunea
Irekiera1912
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Lasarte-Oria Hendaia
BestelakoakBizikleta 

Errenteria Euskotren Trena eragilearen E2 lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerrian dagoena, Pablo Iglesias etorbidean hain zuzen ere. Topo linearen irekierarekin batera jarri zen martxan, 1912an, garaian udalerrian zegoen geltoki bakarra izanik, eta Mugi sistemaren 7. tarifa-gunearen parte da.

Geltokia bestibuluz hornituta dago, sarbidea kaleko kotara egiten dela, eta pasonibela gurutzatuz nasa aldaketa egiten da. Kanpoaldean bizikleta aparkalekua dago.

Geltoki ondoan kotxetegiak kokatzen ziren, Arasoko kotxetegi eta tailerrak ireki ziren arte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in