Errepidean

On the road
Eleberriaren edizio desberdinak.
Datuak
IdazleaJack Kerouac (1951)
Argitaratze-data1957
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaOn the road
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaViking Press
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Errepidean (jatorrizko ingelesezko izenburua: On the Road) Jack Kerouac estatubatuar idazlearen eleberri mitikoa da, beat belaunaldiaren idazlan enblematikoa, 1951n idatzitakoa. Viking Press argitaletxeak plazaratu zuen lehen aldiz 1957an. 2018an, Pasazaite argitaletxeak Iñigo Roquek egindako euzkarazko itzulpena kaleratu zuen. Jack Kerouacek eta haren lagunek 1948an eta 1949an Estatu Batuetatik eta Mexikotik egin zituzten bidaiak dira nobelaren oinarria.[1] Jazz musika eta drogen erabilera garbi azaltzen dira testuan, non bizimodu nomada, erromantiko eta bohemioa erakusten den. Lan honi esker mitifikatu zen Route 66 ibilbide ospetsua.[2]

  1. Ugarte Irizar, Itziar. Belaunaldi baten bidea. Berria, 2018ko maiatzak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).
  2. Route 66: literature, novels, history. route66guide.com (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy