Erroman I.a Lakapetarra | |||
---|---|---|---|
920 - 944 ← Konstantino VII.a - Konstantino VII.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 870 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 948ko ekainaren 15a (egutegi gregorianoa) (77/78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bodrum Mosque (en) | ||
Familia | |||
Aita | Theophylaktos Abastaktos | ||
Ezkontidea(k) | Theodora, wife of Romanos I (en) | ||
Seme-alabak | |||
Familia | |||
Leinua | Macedonian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Gradua | amiral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Erroman I.a Lakapetarra[1] (grezieraz: Ρωμανός Α΄ Λακαπήνος, Rōmanos I Lakapēnos; armenieraz: Ռոմանոս Ա Լակապենոս, Romanos I Lakapenos; Lecape, 870 aldean – 948ko ekainaren 15a) 920-944 bitartean Bizantziar Inperioko Konstantino VII.aren enperadorekidea izan zen.
Armeniarra zen jatorriz eta Alexandroren itsas armadako drongario eta komandante zen hura hil zenean (913). Konstantino VII.a adin txikikoa zela baliatuz, bere alaba Elenarekin ezkontarazi zuen eta bere burua, lehenik Zesar eta, geroago, (920ko irailaren 14an) enperadorekide izendatu zuen. Jabe handien lapurretak zigortu zituen, musulmanen aurkako erasoak gidatu zituen Asian, bakea izenpetu zuen bulgariarrekin eta errusiarren aurka borrokatu zen Konstantinoplan. Bere semeek egotzi zuten aginpidetik 944an, eta Proti uhartera erbesteratu behar izan zuen.