Erromatar legio

Austriako Pram hiriko aktore batzuk eraso posizioan erromatar legio baten aurrerakada antzezten.
Erromatar inperioaren legioen kokapena K.o. 80. urtean.

Erromatar legioa (latinezko legiotik, legere hitzetik eratorria, bildu, elkartu edo hautatu esan nahi duena), Antzinako Erromako oinarrizko infanteria unitate militarra zen. 4.200 soldaduko infanteria astun gorputz bat zen Polibio historialariaren arabera,[1] beranduago 5.200 eta 6.000 arteko infanteria soldaduetara eta 300 zaldizkotara iritsiko zena orotara 6.000 eta 6.300 soldadu arteko kopurua osatuz Tito Liviok dioenez. Legioek izen bat eta zenbaki bat jasotzen zuten; 50 inguru identifikatu dira, baina sekula ez ziren horrenbeste egon aldi berean Erromaren historian. Ohi 28 legio zeuden euren laguntzaileekin, eta gehiago biltzen ziren une bakoitzeko behar eta egoeraren arabera.

Gizadiaren historiatik pasa den unitate militarrik eraginkorrenatzat hartzen da, historiako inperiorik boteretsuena izan zen Erromatar Inperio Handia bultzatu baitzuen, honen ospe eta garrantzia bere aurrekoak direlarik, eta askok oraindik aztertzen jarraitzen dutelarik.

  1. Polibio, Historias, VI, 20, 8. online ikus daiteke itzulita, gaztelaniaz eta frantsesez.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in