Errotabirus

Errotabirus
Sailkapen zientifikoa
FamiliaReoviridae
SubfamiliaSedoreovirinae
Generoa Rotavirus
[[|]]
Datu orokorrak
Gaixotasunaoka eta Gastroenteritisa
Errotabirusak, mikroskopio elektronikoan ikusita

Errotabirusak Rotavirus generoan sailkatzen diren birusak dira, Reoviridae familiako partaideak direnak. Haien izena latinetik dator (Rota: gurpila); izan ere, mikroskopio elektronikoan ikusita gurpil baten antzeko itxura dute (irudia). Gaur egun (2010ean) 7 talde daude Rotavirus generoan, horietako 3 giza-patogenoak.

Errotabirusak 1973an isolatu zituen lehenengoz Ruth Bishop mikrobiologo australiarrak, gastroenteritis latza zuten haurren heste-ehunak aztertuz: ehun horietan, mikroskopio elektronikoan behatuz, gurpil itxura zuten birusak zeuden, errotabirusak.

Errotabirusek haur txiki asko infektatzen dituzte, gorakoak eta beherakoak eraginez. Beherakoak oso larriak dira batzuetan, eta deshidratazio bortitzaren ondorioz heriotzaraino eraman dezakete. Horren ondorioz mundu osoan 600.000 haur hiltzen dira urtero, garatze-bidean dauden herrialdeetan batez ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy