Errubia | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineralak |
Formula | Al2O3::Cr |
Sistema kristalino | Trigonala |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gorria, marroixka edo purpura izan daiteke |
Habitoa | Taula-formako prisma hexagonala |
Gogortasuna Mohs eskalan | 9,0 |
Distira | Beirakara |
Pleokroismoa | Gorri laranjaxka, gorri purpura |
Marra | Zuria |
Dentsitate erlatiboa | 3.97 - 4.05 |
Disolbagarritasuna | Ez |
Errubia gorri edo arrosa koloreko harribitxia da. Korindoi[1] mineralaren (aluminio oxidoa) barietate bat da, eta kromo elementuari esker dauka kolore gorrixka. Mohsen gogortasun sailkapenean 9.0ko balioa du[2]. Harribitxi nagusien artean dago, ametista, zafiro, esmeralda eta diamantearekin batera.Harribitxi garesti eta arraroenetako bat da, diamantea baino askoz arraroagoa, batez ere, gorri bizi eta garbia duten piezak[3]. Errubi baten kalitatea, bere koloreak, mozketak eta argitasunak baldintzatzen du, eta ezaugarri hauek, kilate pisuarekin batera, bere balio eta prezioari eragiten diote. Errubi baliotsuenek, odol gorri[4] deritzogun gorri tonu distiratsua daukatenak dira. Orratzen antzeko errutilo inklusiorik gabeko errubi batek, harria tratatua izan dela adieraz dezake. Munduko errubi baliotsuena “Egunsenti Errubia” deitzen da.